Orain gutxi ezagutzen dut Euskal Blogosfera. Zoragarria da bertan dabiltzan pertsonek beren proiektuak nola konpartitzen dituzten ikustea, eguneroko gorabeherak elkarrekin komentatzen eta dituzten sailtasunak elkarbanatzeko bideak bilatzen. Azken finean, harremanetarako txoko aberats bat garatzen doaz.
Hor aurkitzen ditugu Nirelandia proiektuarekin Lorena, OBEA iniziatibarekin Julen, Aitor eta David, “Learning from the world” ekimenarekin Ivan, eta oraindik ezagutzen ez ditudan beste hainbat ere egongo dira. Aipatutako askok, Aprendices taldeko kideak dira, 2.0 arloan elkarrekin ezagutza eta teknologia konpartitzen ikasten dutenak.
Berrikuntzaren aktore garrantzitsuak direnez, Innobasquen erabat berresten dugu pertsona hauek txoko bat izan behar dutela. Horretarako sortu dugu “Euskadiko berrikuntzaileen Komunitatea” (erderaz “Comunidad Vasca de Innovadores” deritzona). Orain arte gure lana “stablishment” deritzogun enpresen eta herri administrazioen burukideak elkartzeko saiakeran oinarrituta egon bada, “Euskadiko berrikuntzaileen Komunitatea”ren bidez kolektibo hauen artean zubiak eraikitzen saiatuko gara.
Ez da lan makala, benetan. Hor gaude Lola, Alaitz (berea arloa Berrikuntza teknologikoa izanda ere) eta hirorok, bereziki, baina baita proiektua gustukoa duten beste hainbat ere, Iker Sagasti edo Pablo Garaizar adibidez.
Orain arteko lana, adituak diren Euskal Herriko erakunde eta elkarteekin harremanak jorratzea eta plataforma zehaztea izan da batik bat. Bi dira harremanak sustatzeko sortuko diren guneak:
- Innocentive antzeko merkatu bat, non Euskal Herriko enpresek eta erakundeek open innovation prozesuak martxan jartzeko aukera izango duten. Hau da, erakunde batek erronka bat botaz gero, gure komunitatean parte hartzen duten pertsonek (i-kideak) ideiak planteatzeko aukera izango dute, ordainsari baten truke.
- Bestetik, berrikuntzari buruzko edukiak, proiektuak, ideiak elkarbanatzeko gunea. Horretarako egungo 2.0 tresnez baliatuko gara.
Maiatzean, gutxi gora-behera, martxan jartzea espero dugu. Nolanahi ere, aldez aurretik i-kide izan nahi baldin baduzu gure webgunean izena eman dezakezu. Zeren zai zaude? Anima zaitez!
Armiarma irudia “Aprendices” taldearena da eta argazkia,k, biak Flickr-etik datoz.







Mil esker Leire,
Uzte dut zure post zoragarria dela. Nik nahi nuen euskarako post bat eukitzea.
Ondo pasa asteburuan
(guiller jr. lagundu dit)
Pozten naiz zu hemendik ikusteaz! Zihur nago pausuz pausu komunitatea eraikitzea lortuko dugula. Lan asko behar izango du ala ere, eta horretarako Nikole gogoekin etortzea espero dut!
Mila esker bioi.
Lehenengu eta behin nire laguntzaile eta langile ezinbestekoari.
Blog honen jarraitzailea naizenik asko pozten naiz ni ere zu hemendik ikustea! Mila esker Leire blog honen jarraitzaileekin zure hausnarketak partekatzeagatik!.
Kaixo danori, ekintza benetan interesgarria da “berritzaileen komunitatea”, gustora artuko dugu parte OBEA-ko kideak!!
Siento no controlar el Euskera
me gustaria agradecer desde la distancia una vez el talento y el caracter emprendedor e innovador,pues lo que David,Julen,Aitor y Jokin y Obea aposto es trasladado en el tiempo lo que en siglos pasados otros apostaban por buscar conocomiento,abrir rutas comerciales ,aprender de otras latitudes etc
gero arte desde Jodphur-India
Ivan
pd,tb creo que sale mas rentable y barato este proyecto,y que las ideas,las alianzas humanas y el trato a pie de calle es + real y productivo que las visitas a ferias y los precios de los hoteles de los directivos
Batzuetan izugarrizko aurrerapausuen gainean jartzen ditugu gure itxaropenak, eta errealitateak erakusten digu pauso txiki baino etengabekoek egiten dutela bidea. HOna adibide bat: gogoeta foro interesgarri honetan lehen aldiz egin digu kuku euskarak. Eta gainera, pertsonen ahàlegin txki eta etengabeei esker sortuko den komunitateaz hitz egiteko.
Bidaide izango garen (eta garen guztiok) konpromiso txiki hori agertzeko gauza bagina…